97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Epatze deia, poliziako inspektoreorde lanpostu bat oposizio-lehiaketaz betetzeko deialdiaren aurka aurkezturiko 20-1973 gora jotzeko errekurtsoan

Iñaki Arrondo Cuencak 20-1973 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Sindicato Independiente de Policía de Navarra sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz, Burlatako Udalak eginiko deialdiaren aurka, poliziako inspektoreorde lanpostu bat oposizio-lehiaketaz betetzeko. Deialdia eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 2020ko azaroaren 20an. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta interesdun direnei epatze deia egiten die auzitegi horretan ager daitezen hamar egun balioduneko epean.

Burlatan, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2106087