97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

821/2021 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez ematen baitira 2019-2020 ikasturteko Aparteko Sariak, errektoreak 367/2021 Ebazpenaren bidez deialdia egin eta gero.

Ikusirik errektoreak otsailaren 18an emandako 367/2021 Ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoak deialdia egin baitzuen 2019-2020 ikasturteko Aparteko Sariak emateko (64. NAOa, 2021eko martxoaren 22koa).

Ikusirik sariak emateko proposamena, 2021eko martxoaren 23koa, Aparteko Sariak emateko Araudiarekin bat etorriz egindakoa (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 217 zk., 2019ko azaroaren 4koa).

Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko buruaren txostena eta ebazpen-proposamena ikusirik, Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordearen oniritziarekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–2019-2020 ikasturteko ikasketen amaierako espediente hoberenen Aparteko Sariak ematea ebazpen honen eranskinean aipatzen diren ikasleei.

Bigarrena.–Eranskinean aipatzen diren ikasle sarituetako bakoitzari 300 euro ordaintzeko agintzea.

Hirugarrena.–Sariak emateko eguna, ordua eta lekua ikasle saritu bakoitzari jakinaraziko zaio, ebazpen honen eranskinarekin bat etorriz.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzuari, Kontu-hartzailetzari, Graduko Ikasketen Atalari, Kontabilitate Atalari eta Beken eta Tituluen Bulegoari.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 20an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA, APIRILAREN 20ko 821/2021 EBAZPENARENA. EBAZPEN HORREN BIDEZ ESLEITU EGITEN DIRA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO 2019-2020 IKASTURTEKO APARTEKO SARIAK

TITULAZIOA

IKASLEA

KALIFIKAZIOA

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoa

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

Monreal Garagalza, Míriam

8,660

Gradua Elikagaien Prozesuen eta Produktuen Berrikuntzan

Otal Abinzano, Marina Carmen

8,099

Unibertsitate Masterra Nekazaritza Ingeniaritzan

Urra Rodríguez, Marina

8,859

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa

Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan

Muguiro Mariñelarena, Mikel

8,910

Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan

Orgambide Sagardoy, David

8,463

Gradua Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzan

Lumbreras Sádaba, Carlos

8,553

Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan

Aldaz Burgoa, Daniel

8,236

Arangoa Altuna, Gabriel

8,183

Gradua Informatika Ingeniaritzan

Ospino Sánchez, Pablo

9,349

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

Garín García, Marcos

7,244

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

Armendariz Eizaguirre, Natalia

9,083

Osasun Zientzien Fakultatea

Gradua Erizaintzan

Angós Moreno, María

8,951

Valencia Baquedano, Sheila

8,808

Gradua Fisioterapian

Prades Martínez, Beatriz

8,881

Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan

Fernández Forné, Lorca

9,348

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Gradua Ekonomian

Moriana Armendariz, Xabier

9,603

Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan

De Juan Rázquin, Íñigo

9,498

Chivite Monleón, Ana

9,127

Martín Lizaso, Laura

8,978

Millán Bernal, Damaris

8,910

Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)

Valencia Navascués, Karen

9,505

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan

Aristorena Zarauz, Irati

8,706

Díez Irigoyen, Leyre

8,638

Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

Sotés Echarri, Elisa

9,264

Caballero Aldunate, Irene

8,954

Unanua Aznárez, Laura

8,940

Ramírez Pasabán, Desiree

8,928

Gradua Soziologia Aplikatuan

Cañada Erburu, Silvia

8,843

Gradua Gizarte Lanean

Ortiz Jaramillo, Maura Paulina

8,565

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan

Mendioroz Armendariz, Garazi

9,400

Hell, Anita

9,247

Sánchez Monreal, Haizea

9,113

Zientzia Juridikoen Fakultatea

Gradua Zuzenbidean

Garciandía Igal, David

9,019

De Carlos Artajo, Íñigo

8,924

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan

Pérez Rivera, Leyre

8,174

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran

Marcos Rodríguez, Esther

8,630

Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan

Gago Jansa, Meritxell

8,573

Iragarkiaren kodea: F2106546