97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Merkatu txikia 2021ean erabiltzeko kuotak ordaintzeko borondatezko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2021eko maiatzaren 31n bukatuko dela merkatu txikia erabiltzeagatiko kuotak ordaintzeko borondatezko epea, 2021. urteari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko maiatzaren 7an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2021eko apirilaren 19an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2106500