97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1181. lurzatian. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat katastroko 1. poligonoko 1181. lurzatirako (San Salvador kalea, 30), Jessica Ojer Garayok eta Jennifer Ojer Garayok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aipatu espedientea udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Villatuertan, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2106112