97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Xehetasun-azterketa, Zorokiaingo 6. poligonoko 11. eta 12. lurzatietan. Hasierako onespena

Untzitibarko Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2021eko otsailaren 22an eman 12/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Zorokiaingo 6. poligonoko 11. eta 12. lurzatiak elkartzeko eta lerrokadurak aldatzeko, Gemma Peña Narcisok sustatua eta Orekari Estudiok idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Untzitin, 2021eko otsailaren 22an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2105882