97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Kalifikazio juridikoa aldatzea Errekabitarte aldeko bide-zati bati, 1. poligonoko 834. lurzatiaren hegoaldean. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2021eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen kalifikazio juridikoa aldatzeko espediente bat hastea, honako finka honi soberako lurzatiaren kalifikazioa eman, eta gero mugakideari zuzenean saltzeko:

Uharte Arakilgo Udala Errekabitarte aldean zehar doan bidearen jabea da, eta, hortaz, bada 12,02 m² inguru dituen hango lursail baten jabea. Hiruki formakoa da, eta Uharte Arakilgo 1. poligonoko 834. lurzatiaren hegoaldeko espazio publikoaren barnean dago.

Triangelu horrek iparraldean 1. poligonoko 834. lurzatian dauden eraikuntzetako bat du muga; ekialdean, 1. poligonoko 834. lurzatian dauden bi eraikuntzetako beste bat; eta hegoaldean eta mendebaldean, Errekabitarte kalea bera, haren zati baita.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluarekin.

Uharte Arakilen, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2106042