97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

53/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Udaltzaingoko 25 agente-lanpostu eta agente lehenaren 11 lanpostu betetzeko deialdiaren aurka

Iruñeko Udaltzaingoko 25 agente-lanpostu eta agente lehenaren 11 lanpostu lehiaketaz eta berariazko lehiaketaz betetzeko deialdian, Sindicato Profesional de Policías Municipales de España-Navarra sindikatuak 53/21 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen (prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Giza Baliabideetako zuzendariak deialdi hori onesteko 2020ko azaroaren 12an eman zuen ebazpenaren aurka (2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa) eta Giza Baliabideetako zuzendariak eman zuen 2020ko abenduaren 10eko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez deialdia aldatzen baitzen (2020ko 298. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa).

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie kodemandatu gisa autoetan agertzeko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian (Elio Epailearen plaza, 5. solairua); hori guztia, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2106088