97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Arau Subsidiarioen zehaztapen egituratzaileen aldaketa 1. poligonoko 308. lurzatian. Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2021eko martxoaren 31ko osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion Benjamin Irurtia Claverrek sustatutako aldaketa puntualari Irañetako Arau Subsidiarioen zehaztapen egituratzaileetan, katastroko 1. poligonoko 308. lurzatiaren parte bat hiri-lurzoru gisa birsailkatzeko eta isolatutako familia bakarreko etxebizitza berri bat eraiki ahal izateko.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan eta horiekin bat datozenetan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, interesdunek epe horretan azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Irañetan, 2021eko apirilaren 15ean.–Ainhoa Beraza Maiza alkatea.

Iragarkiaren kodea: L2106109