97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, plan onartua duen APA 5 Renolit eremurako borondatezko birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 4an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Lizarrako Udal Plan Orokorreko plan onartua duen APA 5 (Renolit) eremurako borondatezko birpartzelazio proiektuan, bat etorriz 2021eko otsailaren 25ean aurkezturiko “Testu Bategina” dokumentuarekin.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Lizarran, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2106198