97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2021ean dirulaguntzak emateko, garapen bidean dauden herrialdeetako gizarte-egoera ahuleko populazioen funtsezko eta oinarrizko beharrak asetzea xede duten proiektuetarako. Laburpena DDBN (identifikazioa): 557558

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/557558).

Oinarri arautzaileak, gizarte-egoera ahuleko populazioen eta talde bereziki zaurgarrien funtsezko eta oinarrizko beharrak asetzea xede duten proiektuak finantzatzeko, garapen bidean dauden herrialdeetan (2021. urtea).

Deialdi honen xedea da laguntzak emateko araubidea ezartzea, garapen bidean dauden herrialdeei laguntzea helburu nagusitzat duten proiektuetarako Lizarrako Udalak ematen dituen 2021eko laguntzen esparruan. Laguntza horiek 2021eko ekitaldiko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 2399-482000 - “Garapen bidean dauden herrialdeentzako laguntzak”. Xede horretarako, 24.500,00 euro izanen dira gehienez.

Lizarran, 2021eko apirilaren 14an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2106098