97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Borondatezko birpartzelazio proiektua UE-36 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko apirilaren 12ko 29/2021 Ebazpenaren bidez, Udal honek erabaki zuen hasiera batez onestea borondatezko birpartzelazio proiektu bat Bakaikuko UE-36 unitatean (1. poligonoko 639. lurzatia), Francisco Javier Celaya Romeralek sustatua, eta jendaurrean jartzea hogei egunean, alegazioak aurkez daitezen. Espresuki xedatu zuen, orobat, interesdunei informazioa eta entzunaldia emateko izapidean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela beste izapiderik gabe.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Bakaikun, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2106090