97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala A (U) 3 unitateko industriako hiri-lurzoruan. Hasierako onarpena

Arruazuko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion Arruazuko Hiri Lurzoru Industrialaren Arau Subsidiarioen aldaketa puntual bati, Arruazuko 1. poligonoko 198 eta 198 lurzatietarako, A (U) 3 unitatean. Aldaketa Aneyek SL eta Carpintería Lizarraga SL enpresek sustatu dute, eta eraikigarritasunaren handitzeari, lurzatien itxituren baldintzei eta eraikuntzen altuera aldatzeari eragiten die.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, espediente hori jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan, interesdunek udal-bulegoetan aztertu ahal izango dute, eta, hala badagokio, dagozkion alegazioak aurkeztu. Jende guztiak jakin dezan eta ondorioak izan ditzan argitaratzen da.

Arruazun, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2106097