97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2021eko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Aresoko Udalak, 2021eko otsailaren 11n egindako bilkuran, besteak beste, 2021ko tasa eta prezio publikoak onartu zituen hasiera batez.

Hasierako onarpenaren iragarkia 2021eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ean. Akordioa herriko iragarki-taulan erakusgai egon den bitartean, ez da inongo alegaziorik jaso, eta beraz, behin betiko tasa eta prezio publikoak iragarri egiten dira, indarrean sar daitezen.

2021. URTEKO KARGA-TASAK

1.–Kontribuzioa eta zergak:

1.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,27.

1.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,27.

1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): % 1,4.

1.4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3,5.

1.5. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

a) Benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluko taulako urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

b) Honako karga-tasa hauek ezartzen dira, igarotako urteen arabera:

SORTZEALDIA

KARGA-TASA TIPOA

20 urte edo gehiago

% 8

19 urte

% 8

18 urte

% 17

17 urte

% 17

16 urte

% 17

15 urte

% 17

14 urte

% 17

13 urte

% 17

12 urte

% 17

11 urte

% 17

10 urte

% 17

9 urte

% 17

8 urte

% 17

7 urte

% 10

6 urte

% 10

5 urte

% 10

4 urte

% 8

3 urte

% 8

2 urte

% 8

1 urte

% 8

Urte 1 baino gutxiago

% 8

2.–Tasak:

2.1. Saneamendua:

a) 45 euro gehiago, hirigunean dauden etxebizitza edota instalazioentzat bakarrik.

b) 55 euro, hirigunetik kanpo dauden enpresentzat.

2.2. Ur hornidura:

a) Hirigunean dauden etxebizitza eta abarrentzat: 75,00 euro.

b) Kontagailua duten etxe eta instalazioetan, kontsumoaren arabera kobratuko da, eskala honekin bat:

–Kontsumitutako 100 m³ bitarte: 0,41 euro/m³.

–Kontsumitutako 100 m³-tik 300 m³-ra bitarte: 0,61 euro/m³.

–Kontsumitutako 300 m³-tik gora: 0,81 euro/m³.

–Gutxieneko kontsumoaren zenbatekoa: 90,00 euro (BEZa kanpo).

–Hargune berria instalatzeko tasa: 150 euro.

2.3. Hirigintzako agiriak tramitatzea:

a) Hirigintzako agiriak tramitatzeko prentsan argitaratu behar diren iragarkien kostua sustatzaileen kontura izanen da.

b) Udal arkitektoaren txostena behar dutenak: 20 euro.

2.4. Konpultsak eta egiaztagiriak:

a) Erroldatu gabeko pertsona eta pertsona juridikoentzat agiriak konpultsatzea: 0,50 euro.

b) Ziurtagiriak:

–0,50 euro, 18 urtetik beherako ez erroldatutako pertsonentzako.

–Euro 1, 18 urtetik gorako ez erroldatutako pertsonentzako eta pertsona juridikoentzako.

c) Fotokopiak Din A4: Udal tramiteekin erlaziorik ez dutenak:

–Koloretan: 0,50 euro.

–Txuri-beltzean: 0,10 euro.

2.5. Pozoia sagu eta arratoientzat:

Etxebizitzako 2 kg baino gehiago kontsumitzen denean, 1kg bakoitzeko 6 euro kobratuko dira.

2.6. Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 150 euro.

2.7. Etxerako egurraren loteak:

a) Mendi zaindariak egindako balorazioa izanen da haizeak botatako zuhaitzen aprobetxamendurako kanona ordaintzeko irizpidea.

b) Egur lotea markatzearekin batean, Aresoko Udalak finkatuko du etxerako egurra aprobetxatzeagatik ordaindu beharreko kanona. Langile espezializatu batek loteak markatu, zuhaitzak bota eta motozerraz zatitzeko kostuak hartuko dira kontuan, betiere behar bezala justifikatzen badira eta zuzenean loteei egozten ahal bazaizkie.

2.8. Bideen ordenantzako zehapenen araubidea:

Ordenantza honetako arau-hausteak isunaren bidez zehatuko dira; isuna gehienez ere 150 eurokoa izanen da.

Nork bere borondatez ordaintzen ez badu, premiamendu bidez eginen da isunen diru-bilketa.

Gainera, bidea konpondu beharko da.

3.–Erabaki honek 2021 urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra, eta edonola ere, iragarri ondoko egunean.

4.–Hau guztia jakinarazten da, orok jakin dezan, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki honen kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baita.

Areson, 2021eko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2106272