97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 576. lurzatian. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko apirilaren 14ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, helburu duena Olatzea hotelaren hirigintzako erabilera aldatzea, hiri-lurzoru bilakatzeko, Arbizuko 1. poligonoko 576. lurzatiaren eremuan. Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak sustatu du plana.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten baitu), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Arbizun, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2106234