97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

5. poligonoko 794, 907 eta 908 lurzatien arteko bide publikoaren ikerketa espedientearen hasiera

Arantzako Udalak, 2021eko apirilaren 7an egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen Arantzako Katastroko 5. poligonoko 794, 907 eta 908 lurzatien artean dagoen bidearen inguruko ikerketa espedienteari hasiera ematea, haren jabetzarekiko dudak daude-eta.

Honi dagokionez, 280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onartzen duenaren 40. artikuluan xedatutakoa ikusirik, ikerketa espedientea hasteko erabakia, ikertutako ondasuna edo zuzenbidea identifikatzeko aukera ematen duten ezaugarriak adierazita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, halakorik balego, toki-erakundearenean argitaratuko da, eta aldizkari horien ale bat ondasunak dauden tokiko erakundeko iragarki-taulan jarriko da hamabortz egunez, espedientearen eraginpeko pertsonek, aipatutako iragarkiaren jendaurreko epea iragan ondotik, hilabete bateko epean beren eskubiderako egokitzat jotzen duten guztia toki-erakundeari idatziz alegatzeko, hauen oinarri diren agiri guztiekin batera. Halaber, ikerketa espedientearen eraginpean dauden eta ezagunak eta identifikagarriak diren pertsonei pertsonalki jakinarazi zaie.

Alegazioak aurkezteko epea igarotakoan, frogaldia irekiko da, hori guztia lege-testu beraren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arantzan, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2106017