97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat eratzeko, San Bartolomé zahar-egoitzan

Martzillako San Bartolomé zahar-egoitzako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bitartez deialdia egiten baita gizarte-langilearen lanpostu bat betetzeko eta izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Ikusirik beharra dagoela deialdia egiteko gizarte-langile bat lan-kontratu mugagabearekin kontratatu ahal izateko, eta baita zerrenda bat eratzeko ere, aldi baterako kontratazioak egiteko, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Langileak hautatzeko deialdiaren oinarriak azterturik, eta bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Langileak hautatzeko deialdia eta oinarriak onestea, espedientean agertzen diren bezala.

Bigarrena.–Deialdia eta oinarriak argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian ere.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da gizarte-langilearen lanpostu bat lan-kontratu mugagabearekin betetzeko hautaketa egitea, Martzillako San Bartolomé zahar-egoitzan ari dadin.

1.2. Deialdi honetako hautaprobak puntuaziorik handienarekin gainditzen dituen pertsonari kontratu mugagabea eginen zaio, egoitzan lan egiteko.

Probak gainditzen dituzten gainerako izangaiak erreserban geldituko dira, kontratatutako pertsonak sor ditzakeen hutsuneak betetzeko.

1.3. Deialdiaren xede den lanpostuaren kategoriarako eta gizarte-langilearen lanpostuko zereginetarako egokiak diren lan eta eginkizunetan arituko da. Kontratatzen den pertsona egoitzako zuzendaritzaren menpe egonen da zuzenean, eta beteko ditu eskatzen zaizkion eginkizunak eta zerikusia dutenak horiekin eta/edo bere titulazioarekin edo gaitasun profesionalarekin:

–Egoitzako gizarte lana planifikatu eta antolatzea, xedeak egoki programatuz eta lana arrazionalizatuz.

–Egoitzara sartzeko prozesuan laguntzea eta erabiltzailearen historia eta fitxa soziala egitea.

–Erabiltzaileei buruzko alderdi sozialak ikertzeko azterlanak egitea eta egiten laguntzea.

–Jarduera administratiboak egitea eta erabiltzaileen txosten sozialak prestatzea, bai eta egoitzako zuzendaritzak eskatzen dizkionak ere. Erabiltzailearen beraren zein besteen baliabideen informazioa ematea, eta bere egoera pertsonal, familiar eta sozialaren balorazioa egitea.

–Zuzeneko arreta ematea, banaka, taldean eta komunitatean.

–Erabiltzaileak egoitzako bizitzan eta inguruneko bizitzan integra daitezen eta parte har dezaten bultzatzea.

–Erabiltzaileak egoitzara egokitzeko programak prestatzen eta martxan jartzen parte hartzea.

–Animazio soziokulturalerako jarduerak eta lantaldeak koordinatzea.

–Batzorde teknikoan parte hartzea.

–Behar diren kudeaketak egitea erabiltzaileei eragiten dieten arazo sozialak ebazteko, batez ere entitate eta erakundeekin.

–Gizarte eta osasun zerbitzuen sistemako profesionalekiko eta baliabideekiko koordinazioa sustatzea, komunikaziorako bideak ezartzeko.

–Talde multiprofesionalarekin edo osasun-departamentuarekin parte hartzea, erabiltzaileek behar dituzten orientabideak edo laguntza prestatzen parte hartzea.

–Gelak eta jangelako mahaiak esleitzen eta aldatzen parte hartzea, erizaintzako departamentuarekin eta zuzendaritzarekin.

–Osasun-zentroetan diren erabiltzaileen jarraipena egitea eta, hala badagokio, behar diren bisitak egitea.

–Erabiltzaileari egoitzan ematen zaion gizarte-laguntzaren prozesuan familiari informazioa, orientazioa, aholkularitza eta laguntza ematea.

1.4. Lanaldia osoa eta/edo partziala izanen da, zerbitzuaren beharren arabera, eta zentroko zuzendaritzak noiznahi aldatu ahalko du, betiere lan-arloko arauak betez. Lanpostuaren lan baldintzak enpresaren hitzarmen kolektiboan arautzen dira.

1.5. Kontratatutako langilearen soldata maila enpresaren hitzarmen kolektiboan aipatutako kategoriari dagokiona izanen da.

1.6. 30 laneguneko probaldia ezartzen da, hitzarmenaren arabera.

1.7. Lan hori egiteko, egoiliarren datu pertsonalak eskuratu ahalko ditu, osasunari buruzkoak barne, eta fitxategiak dauden tokietara sartzeko baimena izanen du. Uneoro konfidentzialtasuna gordeko du datu pertsonalei eta egindako lanetan jaso ahal izan duen informazio orori buruz (egoera fisikoa, prozesu patologikoak, egoiliarren familia egoera eta abar). Daukan informazioa erabili ahalko du soilik lanpostuko beharkizun eta beharretarako, eta ezin izanen du erabili lanekoaz besteko helburuetarako, ez eta hirugarrenei jakinarazi ere. Konfidentzialtasunaren betebeharra mugagabea da.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kontura biziz gero. Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten herritarrek ere parte hartu ahalko dute, Espainian bizi eta erroldatuta badaude.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitate-titulu hauetariko bat edukitzea: Gizarte-laneko graduatu edo diplomadunarena, edo baliokidetzat deklaratutako titulua.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) B motako gidabaimena izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea, ezta diziplinako kaleratze bidez bidalia ere.

Baldintza horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte hautatzen diren eta aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean ere bete beharko dira.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Martzillako Udaleko Erregistroan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabost (15) egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Martzillako Udalaren edo bere erakunde autonomoen bulegoetan; Internet bidez ere eskuratzen ahalko da, http://www.marcilla.es helbidean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.3. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Nortasun Agiri Nazionalaren edo horren balio bereko beste agiri baten fotokopia.

Espainiako nazionalitatea ez duten parte-hartzaileek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, bigarren oinarriko 2.1.a) apartatuan nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena. Gainera, parte hartzeko eskabidean, zinpeko adierazpena egin beharko dute, edo hitzeman, ez daudela beren jatorrizko herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapen edo kondena penal baten mende.

–2.c) apartatuan eskatzen den tituluaren fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

–II. eranskineko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagiriak.

Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan ukatu gabe, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta, legokiekeen erantzunkizuna.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4. oinarria.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, erakunde autonomoko buruak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta haiek ebatzi ondoan, erakunde autonomoko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Aztertzen denean hautaketa-prozesua gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta izan ditzaketen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5. oinarria.–Epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

–Epaimahaiko burua: Mario Fabo Calero. Martzillako San Bartolomé Zahar-Egoitza erakunde autonomoko burua.

–Ordezkoa: Miriam Valencia Beolchi. Patronatuko Batzordeko kidea.

–Lehen epaimahaikidea: Aranzazu Garcia Corts. Martzillako San Bartolomé Zahar-Egoitzako erizaina.

–Lehen mahaikidearen ordezkoa: Anyuri Gorjón Lizarbe. Zahar etxeen eta adinekoei arreta emateko zerbitzuen elkarteko (LARES) teknikaria.

–2. epaimahaikidea: Andrea Barrera. Zahar etxeen eta adinekoei arreta emateko zerbitzuen elkarteko (LARES) teknikaria.

–2. mahaikidearen ordezkoa: Jaquelín Maestre Corpás. Koordinatzaile tekniko asistentziala, Artaxoako zahar-egoitzan.

–Hirugarren epaimahaikidea: Raquel Fernández Ayensa. Patronatuko Batzordeko kidea.

–Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Gloria Munárriz Ezquerro. Patronatuko Batzordeko kidea.

–4. epaimahaikidea: Belén Ortega Malo. San Bartolomé zahar-egoitzako ordezkari sindikala.

–Ordezkoa: Nerea Recalde Vilches. San Bartolomé zahar-egoitzako ordezkari sindikala.

–5. epaimahaikidea: Miguel Pajares Vicente. Martzillako San Bartolomé zahar-egoitzako kudeaketako teknikaria.

–5. mahaikidearen ordezkoa: Misael Naros Martín. San Bartolomé zahar-egoitzako kudeaketako teknikaria.

–6. epaimahaikidea: Miguel Ángel Arnedo Imaz. Egoitzako Patronatuko kidea.

–6. mahaikidearen ordezkoa: José Manuel Cantín García. Egoitzako Patronatuko kidea.

–Idazkaria: Iranzu Munárriz González - Martzillako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak, eta berdinketa suertatuz gero, epaimahaiburuak erabil dezake kalitateko botoa.

5.3. Epaimahaia modu baliodunean eratzeko eta jarduteko, beharrezkoa izanen da hura osatzen duten kideen gehiengo osoa bertan izatea.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Prozedura.

Oposizio-lehiaketa bidez, bat etorriz xedatzen denarekin Nafarroako Adminstrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 36. artikuluan, 18. artikuluari dagokionez (erregelamendua ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuak onetsi zuen).

7. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

7.1. Probak honela banatuko dira: oposizioaldia, lehiaketaldia eta buruz buruko elkarrizketa.

Oposizioa 2021eko ekainetik aurrera hasiko da. Probak egiteko eguna, ordua eta tokia argitaratuko dira, probak hasi baino bi egun baliodun lehenago, gutxienez.

Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Martzillako Udalaren webgunean (http://www.marcilla.es) eta iragarki-taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.2. Lehiaketaldia:

Izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko dira deialdi honen II. eranskinari jarraikiz.

Emaitza ez da baztergarria izanen, eta gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira.

7.3. Oposizioaldia.

7.3.1. Proba teorikoa: idatziz erantzun beharreko galderak izanen dira, egiaztatzeko izangaiek dituzten ezagutzak bete beharreko lanpostuari buruz. Galderak deialdiaren III. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izanen dira.

7.3.2. Puntuazioa, gehienez ere: 60 puntu. Proba hau baztertzailea izanen da eta gutxienez 30 puntu lortu beharko dira buruz buruko elkarrizketa egiteko.

7.3.3. Proba egiteko deialdi bakarra eginen zaie izangaie. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo identifikaziorako beste agiri administratibo publiko ofizial bat aldean dutela agertu beharko dute; hala egin ezean baztertuta geldituko dira.

7.3.4. Izangaien kopurua kontuan hartua, iragarritako egun eta tokian aurkeztu direlarik, epaimahaiko buruak aldatu ahalko du probak egiteko tokia, bai eta ordena eta probak egiteko datak ere. Hala egitekotan, horren berri emanen da Martzillako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Proba egiteko ezin izanen da inolako testurik edo dokumentaziorik erabili, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.

Lehenbiziko ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere 1,5 ordu izanen dute.

7.4. Elkarrizketa fasea. Epaimahaiak elkarrizketa eginen die oposizioaldia gainditu duten izangaiei. Gehienez ere 10 puntu emanen dira.

7.5. Ariketa biak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udaren web-orrian eta iragarki-taulan, ariketak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin.

7.6. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua dutenentzat beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.7. Bukaerako balorazioa edo kalifikazioa aterako da batuta ariketa guztietako puntuazioa eta lehiaketaren eta elkarrizketaren emaitzak.

8.–Epaimahaiaren proposamena.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondoren, epaimahaiak Martzillako Udalaren web-orrian paratuko du gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Ariketetako puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, hura hausteko, bigarren proban (praktikoa), emaitza hoberena izan duen pertsonari emanen zaio lehentasuna. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa bidez erabakiko da.

8.2. Hautatutako izangaiek agiri hauek aurkeztuko dituzte Udalaren Idazkaritzan, kontratatu ahal izateko:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo frogagiri baliokideren batena.

b) Eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua.

c) Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia.

9. oinarria.–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda eta kudeaketa arauak.

9.1. Hautapen prozesuaren espediente osoa jasota, puntuazio-ordenaren arabera onetsiko da izangaien zerrenda, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta jendaurrean jarriko da Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

9.2. Apartatu honi jarraikiz sortzen den zerrendak indarra izanen du kasuan kasuko lanpostua betetzeko beste deialdi bat ebatzi arte, eta onesten denetik hasita, gehienez ere 4 urteko indarraldia izanen du.

9.3. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

9.3.1. Dei egitea.

a) Gainditu duten eta epaimahaiak proposatutako zerrendan azaltzen diren izangaiei deitzen ahalko zaie, deialdiaren xedeko lanpostuetan sortzen diren beharren arabera.

Izangaiei zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera dei eginen zaie.

Lanerako deia jasotzen dutenek eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, aurkeztu beharko dute deialdiaren oinarrietan eskatzen den titulazioaren edo horren baliokidetzat jotzen denaren fotokopia edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena edo, kasua bada, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen titulua lortzeko moduan egon izanaren gaineko ziurtagiria.

Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, epaimahaiburuaren ebazpen baten bidez, eta galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira.

Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

9.3.2. Dei egiteko arau orokorrak:

1.–Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

2.–Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.

3.–Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 9.4 apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaio.

4.–Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurren ageri denari dei eginen zaio, eta horrela harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

9.4. Deialdi honetan ezarrita ez dagoen orotan, kontratazio zerrenden kudeaketa arautuko da, deiei, ukoei eta bazterketei dagokienez, bat etorriz Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Aginduan xedatutakoarekin, haren bitartez onetsi baitziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak.

9.5. Interesdunen erantzukizun esklusiboa izanen da harremanetarako jakinarazita dituzten bideak une oro eguneratuta edukitzea, lanerako deia eginez gero.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintza onetsi zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo errekurritu nahi den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

I. ERANSKINA

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_E.pdf

II. ERANSKINA

A) Laneko esperientzia.

–Esperientzia egoitza geriatrikoetako teknikari gisa, titulartasun publikokoak edo pribatukoak izan, behar bezalako kontratu harremanarekin.

0,5 puntu hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 20 puntu.

Esperientzia denborak urte osoa egiten ez badu, proportzioan dagokiona emanen zaio.

Egin diren zerbitzuak frogatuko dira soilik administrazio publikoak edo dagokion enpresak emandako ziurtagirien bidez.

B) Prestakuntza ikastaroak.

Lanpostuarekin ikustekoa duten hobekuntza-ikastaroak, behar bezala egiaztatuak jatorrizko tituluaren edo fotokopia konpultsatuaren bidez. Puntuazioa honela eginen da:

–Pertsonarengan zentratutako arretan prestakuntza egin izana edo matrikulatuta egotea.

  • Puntu 2 bukatutako ikastaro bakoitzeko, eta gehienez ere 6 puntu.

–Zentroen edo ekipoen koordinazioarekin lotutako bestelako prestakuntza.

  • Puntu 2 bukatutako ikastaro bakoitzeko, eta gehienez ere 4 puntu.

Iragarkiaren kodea: L2105806