96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendua. Eskaera

Villamayor de Monjardingo Udalak 2021eko otsailaren 18an egin ohiko bilkuran erabaki duena bete beharrez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak herri-lurretako laborantzarako lurzatien herritarrendako adjudikazioa eska dezan. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan aipatzen direnak.

Villamayor de Monjardinen, 2021eko apirilaren 8an.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L2105660