96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

4D/2021 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita eratu dela Asociación del Personal de Intervención de las Entidades Locales de Navarra (Nafarroako Toki Entitateetako kontu-hartzaileen elkartea) izeneko sindikatua, sigletan APIELNA (gordailu zenbakia: 31100052).

Onartu egin da aipatutako elkartea eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Ana Ramos Martin De Miguel andreak egin zuen, 31/2021/000037 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Estatutuak eta eraketa-akta honako hauek izenpetu dituzte, sustatzaileak diren aldetik: Amaya San Julian Blanco andrea, Edurne Ayesta Zardoya andrea, Sonia Cordón Medrano andrea, María José Aragón Aragón García andrea, Susana Arana Guembe andrea, Lorena Almandoz Mutuberria andrea, Idoia González de Zárate Fernández de Retana andrea, Ana Ramos Martin De Miguel andrea.

Adierazi da erakundearen helbidea Tafallako Santsomain kaleko 8an dagoela (31300, Nafarroa), erregionala dela bere lurralde eremua eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 2. eta 5. artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek bide administratiboari amaiera ematen dio. Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea eta haren kopia eskatzea zuzendaritza zentro honetan, eta zilegi da, orobat, haren aurka egitea Iruñeko lan arloko epaitegian, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko martxoaren 29an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2105256