96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkate udalburuaren apirilaren 6ko 27/2021 Ebazpenaren bidez, lehen alkateorde Noemí Beatriz Hernández Rodríguezen esku uzten dira Alkatetza honi dagozkion eskudantziak, haietan guztietan alkatearen ordez jardun dezan, sei astean, 2021eko apirilaren 5etik hasita.

Argitara ematen da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluaren ondorioetarako (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

Ribaforadan, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2105480