96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluen gainean xedatuari jarraikiz, deialdi publikoa iragarri da Mendabiako Bake Epaitegiko bake epaile titularraren kargua betetzeko, hutsik baitago.

Goian aipatutako arauetan eskatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituzten interesdunek zuzenean aurkeztu ahalko dute eskabidea Idazkaritzan, edo Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez; horretarako, 15 egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Mendabian, 2021eko apirilaren 9an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2105711