96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Aldaketa, Auto-taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Bakaikuko Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Auto-taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan, 10. artikuluari dagokionez.

Aldaketaren bidez, erreferentzia hauek kentzen dira 10. artikulutik:

–”Helbidea herri honetan daukaten pertsona fisikoek baizik ez dute eskatzen ahal auto-taxiendako udal lizentzia, bertan eskaera egin baino bi urte lehenagotik gutxienez bizi badira”.

–Eta 2. puntuan: “Udalaren erroldatze-agiria, egiaztatzen duena eskatzaileak badaramatzala biztanleen erroldan sarturik bi urte gutxienez, eskabidea aurkezten duen egunetik atzera kontatzen hasita”.

Hasiera bateko onespenaren erabakia 2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua). 10. artikuluaren idazketa berria:

“10. artikulua. Lizentziarako eskabideak Bakaikuko Udalari zuzenduko zaizkio. Haietan eskatzaileak adieraziko du baduela erregelamendu honen xedapen guztien berri eta onartzen dituela. Horrekin batera, agiri hauek ere aurkeztuko dira:

1. Ibilgailuak gidatzeko behar den motako baimena, agintaritza eskudunak emana.

2. NANaren fotokopia.

3. Hiru argazki, nortasun agirirako tamainakoak.

4. Zinpeko aitorpena, ez prozedura penalez, ez administratiboz, gidabaimena kentzeko zehapenik jaso ez duela dioena.

5. Beste edozein agiri, indarra duen legeriarekin bat.”

Bakaikun, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2105495