96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan xedatuarekin, argitara ematen da Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duen ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena. Hori hasiera batez onetsi zuen Udalak, 2021eko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Iragarkia 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an.

Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, hautara, honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2021eko apirilaren 7an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

TARIFEN ERANSKINA

–Azterketa eskubideen tasa: 20 euro.

Iragarkiaren kodea: L2105691