96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an, Azagrako Udalak 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabakia, hasiera batez onetsi zuena Terrazak eta beladoreak arautzen dituen udal ordenantza aldatzeko espedientea.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onespena argitaratzen da indarra har dezan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin.

Ordenantzari eransten zaio ondoko hau:

“Xedapen iragankorra.–COVID-19aren ondorioz erabilera hori egiten duten jarduerak mugatu direnez, etenda gelditzen da tarifen eranskinean xedatutakoaren aplikazioa, 2021eko abenduaren 31 arte”.

Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, hautara, honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2021eko apirilaren 7an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2105687