96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Kultur eta kirol jardueretarako dirulaguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Kultur eta kirol jardueretarako dirulaguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzan (2014ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 14koa), xedapen iragankor bat gehiturik.

Aurreko erabakia 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an, eta handik aurrera hasi zen jendaurreko aldia, hogeita hamar egun baliodunekoa. Hura iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, onetsitzat jo, eta xedatzen da argitara dadila haren testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 9/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Andosillan, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

KULTUR ETA KIROL JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK EMATEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA

XEDAPEN IRAGANKORRA

2020. urtean emaniko dirulaguntzak justifikatzen ahalko dira 2021eko abenduaren 31ra bitarte eginiko jarduera eta gastuekin, eta halakoak justifikatzeko dokumentazioa aurkezten ahalko da 2022ko otsailaren 28a baino lehen.

Iragarkiaren kodea: L2105486