96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

257E/2021 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Eguesibarko udal planaren aldaketa egituratzaile bati buruz. Aldaketak 9. poligonoko 164. lurzatiari eragiten dio, Sagasetan, eta Carmen Mariñelarena Irurzunek sustatu du.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Udalak 2015eko abenduaren 1ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2018ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 19koan.

Aldaketaren helburua da herriko hiri-lurzorua handitzea, 9. poligonoko 164B azpilurzatia erantsiz, eta UC-9 eta UC-17 unitateak berriz mugatzea, bat etor daitezen, hurrenez hurren, 163. eta 164. lurzatien katastro mugekin. Proposamenak lurzoruaren sailkapena aldatzea eskatzen du, 197,21 m²-ko eremu bat (164B azpilurzatia) lurzoru urbanizaezin izatetik hiri-lurzoru izatera igaroko baita. Lur horiek ez dute ingurumen balio nabarmenik.

Aldaketaren xedeko eremua Sagasetako herrigunearen iparraldean kokatzen da, Sotozelaia alderdian, eta Santa Engrazia kaletik du sarbidea, Egulbatiko biderantz hartuta. Hegoaldean eta ekialdean hiri-lurzoruan kokatzen diren etxebizitzekin egiten du muga. Mendebaldeko muga Sagaseta errekak zehazten du, zeina Urbi ibaiaren adarra baita.

Ingurumen agiri estrategikoan ondorioztatzen da proposamenak ez duela ingurumen ukipenik eraginen. Ildo horretan, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2019ko maiatzaren 27ko txostenaren determinazioa jasotzen du, eta ibai-arroko erakundearena, non adierazten baita espazio libre bat utzi behar dela errekaren inguruan, zortasun eremu gisa, ibilgua babestu eta zaintzearren. Gainera, aldaketaren ondoren garatuko den proiektuan garatu beharreko prebentzio, murrizketa eta zuzenketa neurriak identifikatzen dira.

Espedientean Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2019ko maiatzaren 27ko txostena jasota dago. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea aldaketa honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: “Eguesibarko hirigintzako udal planaren aldaketa egituratzailea 9. poligonoko 164. lurzatian”. Carmen Mariñelarena Irurzun da sustatzailea. 164. lurzatian garatzen diren proiektuetan ingurumen agiri estrategikoan bildu diren prebentzio neurriak hartuko dira. Errekaren gaineko ukipenak eta uholde arriskuak saihesteko, etxebizitza errekatik ahalik eta urrutien kokatuko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hirigintza Atalari eta Eguesibarko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 23an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2104868