95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa 13. ordenantza fiskalean, uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonamenduko jardueren prezio publikoak arautzen dituen horretan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 13. ordenantza fiskalean. Ordenantza horrek uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonamenduko jardueren prezio publikoak arautzen ditu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2105837