95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa 23. ordenantza fiskalean, eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko beste elementu batzuk paratzea arautzen duen horretan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko martxoaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 23. ordenantza fiskalean; ordenantza horrek eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko bestelako elementuak paratzea arautzen du.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2105835