95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

Tokiko ehiza barrutia eratzea. Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko bilkuran, onetsi zuen izapideak hastea tokiko ehiza barruti bat eratzeko: NA-10.432-(Uztárroz/Uztarroze).

Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsirik geldituko da, eta berriz ere argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 24. artikulua eta hurrengoak, eta aipatu foru-legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua.

Uztarrozen, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2105637