95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, kirol jarduerak antola daitezen, irabazi-asmorik gabe, 2021. urtean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 557086.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/557086).

Arlo honetan indarra duen araudian ezarritakoarekin bat, San Adrian Udalak, osoko bilkuran, deialdiaren oinarriak onetsi ditu dirulaguntza emateko, kirol jarduerak antola daitezen bizilagunen onerako, baldin lagungarri eta/edo osagarri suertatzen badira udal eskumeneko jarduerekiko.

San Adrianen, 2021eko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2105903