95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2021 aurrekontu-aldaketa Ribaforadako Udalaren aurrekontu orokor eta bakarrean. Kreditu-transferentzia da, gastu-arlo desberdinetako aurrekontu-aplikazioen artekoa, langileriari buruzko kredituak ukitzen ez dituena.

Hasierako onespen hori 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an, argitara eman ondotik, jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontu-aldaketa hori. Hona hemen aldaketaren laburpena, kapituluka:

Aurrekontuko 2/2021 aldaketa: kreditu transferentzia: Kiroldegia arauetara egokitzea:

GASTUA:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 40.000,00 euro.

–Finantzaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: -40.000 euro.

Ribaforadan, 2021eko apirilaren 13an.–Jarduneko alkatea, Noemí B. Hernández Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L2105886