95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutako dirulaguntzen 2021eko deialdia, euskara sustatzeko proiektuak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (Identif.): 557188.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/557188).

Deialdi honen helburua da irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei dirulaguntzak ematea, euskararen erabilera sustatu, hedatu edo normalizatzea berariazko xedetzat duten 2020ko azaroaren 1a eta 2021eko urriaren 31 bitartean Iruñean egindako euskara sustatzeko proiektu eta jardueretarako.

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2105885