95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, 2021eko tasak eta zerga-tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, tasak eta zerga-tasak aldatzen dituen ordenantza aldatzeko 2021ari begira.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an, eta jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe haren aurkako alegazio, kexa edo oharrik; hortaz, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Martzillan, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

2021EKO TASAK ETA ZERGA-TASAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZA

–Honako hauek dira hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergarako tasak, sortzealdiaren arabera sailkatuta, ondorioak izanen baitituzte 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera:

  • 0,50: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,52: 19 urte.
  • 0,14: 18 urte.
  • 0,13: 17 urte.
  • 0,06: 8 urtetik 16 urtera bitarte.
  • 0,13: 7 urte.
  • 0,30: 6 urte.
  • 0,36: 5 urte.
  • 0,28: 4 urte.
  • 0,20: 3 urte.
  • 0,11: 2 urte.
  • 0,06: 1 urte.
  • 0,06: urtebetetik behera.

–Opúsculo número 2 Castillo de Marcilla: Historia breve para visitantes liburua (tamaina:15×21), 10,00 euro.

–Opúsculo número 9 Diccionario Antiguo de Marcilla y comarca en el siglo XX liburua (tamaina: 15×21), 15,00 euro.

–Kirol jarduerak erreserbatzeko giltzatakoa, 1,50 euro.

–Kirol jarduerak erreserbatzeko txartela, 1,50 euro.

Iragarkiaren kodea: L2105766