95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Udal ordenantza, lurzoru publikoaren aprobetxamendu bereziak irabazizko jarduerak egiteko arautzen dituena. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2021eko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lurzoru publikoaren aprobetxamendu bereziak irabazizko jarduerak egiteko arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2105839