95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Funtsezko aldaketa jarduera sailkatuan. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 56. artikuluak (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ekoa) eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 71. artikuluak (2007ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17koa) xedatua betetzeko, aditzera ematen da alkatearen ebazpen bidez, baimena eman dela ondoren zehazten den jarduera sailkatuan funtsezko aldaketa egiteko:

Lizentzia eman zen eguna: 2021eko martxoaren 22a.

Eskatzailea: Jose Lorenzo Apezechea Arocena.

Jarduera: zerbitzuen eraikina handitzeko proiektua, estalitako bolumen berria atxikita (Iskibi turismo-kanpalekua, Goizueta).

Tokia: Goizuetako 3. poligonoko 68. lurzatian.

Goizuetan, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2105884