95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARTZARON

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Gartzarongo Kontzejuak, 2021eko martxoaren 7ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gartzarongo Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, aurreko batzarretan egindako aldaketak ere biltzen baititu.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Gartzarongo Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gartzaronen, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Eneko Legarra Beunza.

Iragarkiaren kodea: L2106016