95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da eskubideen aprobetxamendua egiteko, bai Eliako Kontzejuko herri-lurretan, bai haren mugartean dauden finka partikularretan, baldin eta azken horien titularrek erreserbatu ez badituzte. Urteka erreserbatzen ahalko dituzte, banan-banan.

Adjudikazioaren xede den aprobetxamendua egin beharko da honako baldintza hauei jarraikiz:

1. Abelburu-kopuruak ez du gaindituko gehiegizko abeltzaintza-kargatzat jo litekeena, urtaroaren, belarren egoeraren eta haiek aprobetxatzen dituen azienda-motaren arabera. Nolanahi ere, gehienekoa izanen da 150 behi-abelburu eta 100 zaldi-abelburu.

Belarren aprobetxamendua eginen dute bi azienda-motek, behi-aziendak zein zaldi-aziendak, urtean zehar, aldi ezberdinetan egiten bada ere.

2. Belarren aprobetxamendua luzatuko da zortzi urtean 2021eko ekainaren 1etik aurrera, hots, 2029ko maiatzaren 31ra arte.

Enkantea maiatzaren 3an eginen da, 19:00etan, Eliako Kontzejuko bilkura aretoan.

Enkantearen baldintza-agiria kontsultagai dago Eguesibarren webgunean: http://www.valledeegues.com.

Elian, 2021eko apirilaren 6an.–Kontzejuko burua, María José Larrea Requejo.

Iragarkiaren kodea: L2105816