95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Epatzea, 108/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan

Alkatetzaren 2021eko apirilaren 8ko 141/2021 Ebazpenaren bidez, agintzen da espediente administratiboa bidal dadila Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hiru zenbakiko Epaitegira, eta epatze deia egin dakiela 0000108/2021 prozedura arrunt gisa erregistraturiko administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun direnei. Errekurtso hori Francisco Javier Horcada Barasoainek aurkeztu zuen, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 23ko 5/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (sarrera-zenbakia: 2020/73116) administrazio-isiltasunez ezetsi izanaren aurka. Ebazpen hartan Oltza Zendeako Udalak egindako proposamena baietsi zen, udalerri horretako 4. poligonoko 123., 124. eta 126. katastroko lurzatien aldaketa grafikoa egiteko.

Ebazpen horretan xedatutakoaren arabera eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari jarraikiz, iragarki honen bidez epatze deia egiten zaie interesdun guztiei, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hiru zenbakiko Epaitegian ager daitezen, demandatu gisa, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Oltza zendean, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2105763