95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako aurrekontu-aldaketa hauek:

1/2021 aurrekontu-aldaketa: Espedientea, 43.966,27 euroko kreditu-gehigarriarena, “Jarduketak argiteria publikoan (1.1650. 6190000)” izeneko partida goititzeko, finantzatuko dena Finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakineko (COVID Aparteko funtsa) 21.036,80 eurorekin eta Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakineko 22.929,47 eurorekin.

2/2020 aurrekontu-aldaketa: Espedientea, 4.560 euroko aparteko kredituarena, “Sareetako obren zuzenketa (1.1510. 6090001)” izeneko partida sortzeko, finantzatuko dena Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinetik, zenbateko berarekin.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Biurrun-Olkotzen, 2021eko apirilaren 8an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2105643