95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2020ko 13. eta 14. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko 13-2020 eta 14-2020 aurrekontu-aldaketak (kreditu-transferentziak). Erabaki hori argitara eman zen 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an.

Jendaurreko epea iragan baita haien aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu dira aipatu aurrekontu-aldaketak, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoarekin. Hona hemen aldaketak:

13/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

1 2419 61900

Inbertsioak eta lanak langabeekin

3.500 euro

GASTUAK, GUZTIRA

3.500 euro

Finantzaketa:

PARTIDA

KONTZEPTUA

1 3380 2262001

Herriko festak

3.500 euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

3.500 euro

14/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

1 4320 2262003

Ogi txigortuaren eguna

7.000 euro

GASTUAK, GUZTIRA

7.000 euro

Finantzaketa:

PARTIDA

KONTZEPTUA

1 3380 2262001

Herriko festak

7.000 euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

7.000 euro

Arroitzen, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2105713