95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Oihan aprobetxamenduaren enkantea

Arantzako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea:

  • Alderdiak: Amekurrun, Ameztxoko eta Zerradoko borda.
  • Espeziea: Q. rubra (Amerikano), P.x hybrida (Platano), P. nigra (Larizio), P. menziesii (Douglas), L. kaempferi (Alertze), P. radiata (Insignis), C. sativa (Gaztainondoa), R. pseudoacaxia (Akazia).
  • Bolumena: 274,20 m³ zur eta 332,95 m³ enbor txiki.
  • Oin kopurua: 877,00.
  • Mozketa-mota: mozketa, klara eta haize bidezko eraisketak.
  • Hasierako prezioa: 11.833,85 euro, BEZa kanpo.
  • Aurkeztu beharreko % 2ko behin-behineko bermea: 236,68 euro.

Proposamenak Arantzako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2021eko maiatzaren 7ko 14:00ak baino lehen.

Plegu ekonomiko-administratiboak zein plegu teknikoak edonoren eskura daude Udal Idazkaritzan eta Udaleko web-orrian (www.arantza.eus).

Arantzan, 2021eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2106102