95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

1. poligonoko 321. lurzatia enkante publiko bidez saltzea

Agoizko Udalak, 2021eko apirilaren 8an egin ohiko bilkuran, besteak beste erabaki zuen onestea klausula ekonomiko-administratiboen plegua, enkante publikoaren bidez arautuko duena Agoizko Udalaren ondoko lurzati-loteen salmenta:

“Hiri-lurra, Agoizko 3. sektoreko 1. poligonoan, “Irigay” izeneko alderdian den lurzatia, hirurehun eta berrogei metro koadro ditu. Mugakideak: iparraldean, Arrondo ahizpen lurzatia, planoan 40. zenbakia duena; hegoaldean, 3. poligonoko jabeak; mendebaldean, Irigay multzoko bidea; eta ekialdean, Atarrabia-Auritz errepidea. Planoan 41. zenbakia du lurzati horrek. Lurzati hori 3. sektoreko 1. poligonoa birpartzelatzearen ondorio da, zortzi lurzati batzetik sortua. Agoizko Udalak idatzi zuen hori eta 1983ko abenduaren 1ean onetsi zen. Zenbaki horretako finka “Agoizko Udalari” erantsi zitzaion eta haren alde inskribatu zen finka honen jabaria, birpartzelazioaren bidez. 1. finka osoa 2545.a da, liburuki honetako 73. orrian.”

Prozedura: irekia.

Modua: ahozko posturen bidezkoa.

Hautatzeko irizpidea: prezioa, besterik ez.

Erremateak: sesteo pean.

Hasierako prezioa: 1.106,08 euro, BEZa sartu gabe (% 21).

Gorantz hobetu daiteke.

Behin-behineko fidantza:

lizitatzaileek aurkeztu beharko dute behin-behineko fidantza gisa pausatu duten berrogeita hamar (50,00 euro) euroko bermearen ordainagiria.

Enkantearen eguna eta ordua: 2021eko maiatzaren 28an, 12:00etan.

Lurzatiaren salmentarako administrazio baldintzen agiria egoitza elektroniko honetan kontsulta daiteke: www.aoiz.eus.

Agoitzen, 2021eko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2105855