95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udal ordenantza, Toki Eder pilotalekuko lehen solairuan dagoen udal aretoaren funtzionamendurako barne araubidea arautzen duena. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2021eko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, besteak beste, Agoizko Toki Eder pilotalekuko lehen solairuan dagoen udal aretoaren funtzionamendurako barne araubidea arautzen duen ordenantza. Tokiko Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia jendaurrean jarriko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, eta inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da.

Agoitzen, 2021eko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2105841