94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

51/2021 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Ukar, Eneritz, Obanos, Gares, Zirauki eta Deierriko udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2020ko urriaren 2an, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, honako instalazio elektriko hau egiteko aurretiazko administrazio baimena eskatu du, bai eta proiektuaren onespena eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11135 (Erref.: 2020-064 GES2A Obra 100921954).

–Instalazioaren kokalekua: Ukar, Eneritz, Obanos, Gares, Zirauki eta Deierriko udal-mugarteak.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: zirkuitu bakuneko “Cordovilla-Recajo” 66 kV-eko goi tentsioko aireko linea elektrikoa berritzea 90. eta 10354. euskarrien artean. 15 euskarri aldatuko dira. Euskarri berriak oraingo euskarriak dauden leku berean kokatuko dira. Oraingo eroalea LA-110 da, eta egun dauden baldintza beretan tenkatuko da.

–Aurrekontua: 63.620,98 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza (2020ko azaroaren 12ko Diario de Navarran eta 2020ko azaroaren 11ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Ukar, Eneritz, Obanos, Gares, Zirauki eta Deierriko udalei bidali zitzaizkien, jendaurrean jar zitzaten. Ez da alegaziorik jaso.

Ukarko Udalak, Alkatetzaren 2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, adostasuna eman dio eskatutako baimenari.

Enerizko Udalak, Alkatetzaren 2021eko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren bidez, adostasuna eman dio eskatutako baimenari.

Obanosko Udalak, Alkatetzaren 2020ko azaroaren 19ko Ebazpenaren bidez, adostasuna eman dio eskatutako baimenari.

Separata bidali zitzaion Garesko Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2020ko azaroaren 9ko ofizioa), eta ez du erantzunik eman.

Separata bidali zitzaion Ziraukiko Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2020ko azaroaren 9ko ofizioa), eta ez du erantzunik eman.

Separata bidali zitzaion Deierriko Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2020ko azaroaren 9ko ofizioa), eta ez du erantzunik eman.

Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 925/2020 Ebazpenaren bidez, baimena eman zitzaion I-DE Redes Electricas Inteligentes SAUri zutoin bat aldatzeko eta linea berriz tenkatzeko, Deierriko NA-7123 tokiko errepidearen 4+500 k.p.an, AOP 2020/464 espedientea.

Espedientean Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2020ko azaroaren 13ko txostena jaso da (Erref.: 2020-L-120).

Red Eléctrica de España SAUk 2020ko abenduaren 3ko txostenean (Erref.: M/L/20-0810) adierazi du ez diola aurka egiten administrazio baimena emateari eta proiektuak onura publikoa duela zehazki deklaratzeari.

Ingurumen Eraginaren Atalaren 2021eko urtarrilaren 25eko txostenean (Erref.: 0001-0015-2020-000138) adierazten da gauzatu nahi diren jarduketak baimena duen azpiegitura baten mantentze-lantzat har daitezkeela eta, horrenbestez, ez dela bidezkoa ingurumen ukipenetarako baimena tramitatzea proiektu honetarako.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta betez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Raúl Reviejo García industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Red Eléctrica de España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Ukar, Eneritz, Obanos, Gares, Zirauki eta Deierriko udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko martxoaren 18an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2104885