94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLTZA ZENDEA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2021eko
zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2021eko apirilaren 20tik maiatzaren 31ra izanen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2021eko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera bidaliko dira, eta Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez ordain daitezke.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko maiatzaren 31n zordunduko dira kontuan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza zendean, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2105778