94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIREKO ETA PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Beireko eta Pitillasko Langileen Mankomunitateak, 2021eko martxoaren 25ean egin batzar nagusian, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Pitillasen, 2021eko martxoaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2105774