94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarriak aldatzea.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ean.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketak interesdunen eskura daude Zizur Nagusiko Udalaren web-orrian, administrazio elektronikoaren atalean, gardentasun atarian; esteka honen bidez eskura daitezke:

http://www.zizurmayor.es/wp-content/uploads/sites/41/2021/04/0.-Modificacion-BASES-EJECUCION-PPTO-2021.pdf

Zizur Nagusian, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2106080