94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI DEIERRI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Deierriko Kontzejuak, 2021eko martxoaren 14an, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Hiriberri Deierrin, 2021eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Begoña Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L2106105