94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

Udal ordenantza, administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa arautzen dituena. Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2021eko abenduaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aurreko puntuan adierazitako epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsiko da ordenantza. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Uztarrozen, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2105769