94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Urzainkiko udal bulegoetan, tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Urzainkiko udal-mugarte guztia.

Barrutiaren titularra: Urzainkiko Udala.

Urzainkin, 2021eko martxoaren 22an.–Alkatea, Félix Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L2105883