94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Santsolgo Udalak, 2021eko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsiriko aurrekontua udal bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak berariazko erabakia hartuko du horiek ebazteko, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Santsolen, 2021eko martxoaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2106089